cassette-background

Arabako “Musika Maketak” lehiaketa

Arabako Foru Aldundiak Musika Maketak lehiaketaren X. edizioaren oinarriak publikatu ditu.

Lehiaketan parte hartzeko, Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñoko Konderrian erroldatuta egon izatea eta diskorik argitaratuta ez izatea da beharrezkoa. Lehiaketan aurkeztutako maketen iraupena 20 minutukoa izango da gutxienez eta 30 minutukoa gehienez. Maketak aurkezteko epea 2016ko irailaren 19an bukatuko da.