athletic_EFE_aduriz_gola_foto610x342

Aritz Aduriz, Europa League-ko goleatzaile nagusia

Gure Lagun Aritz Aduriz Europa League-ko goleatzaile nagusia izan da. Finala igaro da jada eta inork ezin izan ditu bere 10 golak gainditu. Villarrealeko Cédric Bakambu, Sevillako Kevin Gameiro eta Borussia Dortmundeko Pierre-Emerick Aubameyang atzean geratu zaizkio, 9, 8 eta 8 golekin hurrenez hurren.

Argi dago Aduriz ezin hobeto dagoela, izan ere, 36 gol egin ditu denboraldi honetan Athleticekin.