tratadodepaz

Bake-Ituna, 500 urteko historia

San Telmo Museoa eta Koldo Mitxelena Kulturunearen artean aurki dezakegu erakusketa hau, nazioarteko 21 museotatik ekarritako artisten obrak biltzen dituena. Museo horietako batzuk Louvre, Reina Sofía, Prado edo Bilboko Arte Ederren Museoa dira besteak beste eta 300 pieza baino gehiago daude ikusgai. Goya, Rubens, Murillo, Zurbara, Ribera, Picasso, Le Corbusier, Maruja Malloo edo Elena Asins bezalako artista famatuen obrak aurki daitezke erakusketan abendurarte.