balearenegunalogoa16

Balearen Egunaren inguruan, Orion

Aurten Balearen Egunaren 4. edizioa ospatuko dute Orion; 2001, 2006 eta 2011 urteetan ere ospatu ostean. Maiatzaren 14a izango da egun handia, baina 5etik hasi dira hainbat jarduera egiten.

Egitarauan:

  • Maiatzak 7, larunbata
    – 22:00 Benito Lertxundiren kontzertua Karela kiroldegian.
    Maiatzak 11, asteazkena
    – 19:00 Lourdes Odriozola antropologoaren hitzaldia kultur etxean, Mutiozabal ontziolari buruz eta ontzigileei buruz.
    Maiatzak 12, osteguna
    – 18:00 ‘Euskal baleazaleen triskantza’ dokumentalaren aurkezpena kultur etxean. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da egileekin: Ander Arrese, Eñaut Tolosa eta Beñat Iturrioz.
    Maiatzak 13, ostirala
    – 19:00 Galiziako A Aixola prestakuntza-eskolako Enrique Otero eta Albalola elkarteko Xabier Agoteren hitzaldia kultur etxean: ‘Zurezko ontzigintza belaunaldiz belaunaldi’.
    Maiatzak 14, larunbata. Balearen Eguna
    – 10:30 Hondarribiko Hiru ahizpak batelaren botadura Mutiozabal aurrean. 20 enbarkaziotik gora bilduko dira errioan.
    -11:30 Herri antzerkia. Zuzendari lanetan: Iñake Irastorza.
    – Antzerkiaren ondoren, Sardinak eta sagardoa plazan.
    – Antzerkiaren ondoren, Saregileei omenaldia plazan Saltxerak taldearen eskutik.
    – Ondoren, Bertso-saio berezia errioan, plaza aurrean: Uxue Alberdi, Jon Maia eta Xabier Sukia bertsolariak.
    – 14:00 Talaimendi txaranga plaza inguruan.
    – 14:30 Herri bazkaria Etxeluze gaztetxean.
    – 16:00 Eonian elektrotxaranga kalez kale arituko da 18:30ak arte.
    – 16:30 20 enbarkazio ibiliko dira errioan barrena.
    – 19:30 Dantza-saioa dantza-maisu gidari batekin Herriko Plazan .
    – 21:00 Kriseilu jaurtiketa plaza aurrean, Gure Esku Dago taldeak antolatuta.
    – 23:00 Erromeria eta, ondoren, DJak Etxeluze gaztetxean.

Informazio gehiago