BertsoJazzaren-kartela

Bertsojazza

51. Heineken Jazzaldian BertsoJazza antolatuko dute.Zuen buruei zer ote den galdetzen badiozue, hona hemen azalpena: bertsolari eta musikariek bat-batean oholtza gainean inprobisatuko duten emanaldia izango da. Izan ere, bai jazza eta baita bertsolaritza ere bat-batekotasuna oinarri duten kultur adierazpideak dira.

Bertan, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia izango dira parte hartuko duten bertsolariak. Gai-jartzailea, ordea, Unai Elizasu izango da. Azkenik, Bixente Martinez (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria), Julen Izarra (saxoa) eta Xabier Zeberio (biolina) izango dira emanaldiko musikariak.

Aurtengoa bigarren edizioa izango da eta uztailaren 24an ospatuko da Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 22:00ean. Lehenengoa 2008an antolatu zen eta arrakasta handia izan zuen.

Informazio gehiago