web_balenciaga-1024x548-670x359

Cristobal Balenciagaren sormena Mexikon

Aspaldian saiatu omen dira Mexikon jostun getariarraren sormena bertaratzen, eta azkenean lortu dute. Apirilaren 28an ireki zen “Cristóbal Balenciaga. Retrospectiva” erakusketa eta irailaren 14ra arte izango da ikusgai Mexikoko Arte Modernoaren Museoan.

Erakusketan soineko, argazki, infografia, bozeto eta bideo-dokumentalez gozatu ahal izango da. Izan ere, Balenciagak oso bezero bereziak izan zituen Mexikon, eta haientzako sortutakoaren inspirazio eta sormena lehen aldiz aurrez aurre ikusteko aukera izango da.

Informazio gehiago