Captura de pantalla 2016-06-01 a las 10.20.47

Eliburutegia, klasikoekin handitzen

Eliburutegiak 1.100 lan klasiko gehitu berri ditu bere katalogora. Euskarazko 100 liburu gehiago, gaztelaniazko 500 gehiago eta ingelesezko beste 500 gehiago jarri dira herritarren eskura. Eusko Jaurlaritzak, Armiarmarekin hitzartutako akordioari esker, besteak beste Lauaxeta, Lizardi edota J.A. Mogelen lanak, ‘Linguae Vasconum Primitiae’ eta Lazarragaren eskuizkribua ere izango dira eskuragarri.

2014ko azaroan plataforma martxan jarri zutenetik, 47.449 mailegu egin ditu Eliburutegiak, eta lan klasiko hauekin kopurua are gehiago handitzen joatea espero da.

 

Informazio gehiago Eliburutegian eta EITBn