Captura de pantalla 2016-06-03 a las 10.38.00

Eneko Atxaren lana sarituta

Eneko Atxak 2015eko Sukaldebururik Onenaren Sari Nazionala lortu du. Atxak hiru Mitxelin izardun Azurmendi jatetxea du Larrabetzun, Prêt À Porter Bistroa han ondoan, eta Aziamendi Tailandiako Phuket irlan, azken hau ireki berria. Gainera, udaran One Aldwych jatetxea zabalduko du Londresen.

Gastronomiaren Akademiak esan duenez, sari honekin Atxaren sustraidun sukaldaritza goraipatu nahi izan dute, “euskal errezeta tradizionalak berrinterpretatzen baititu, ingurunea errespetatuz”.