Europabat-batean2x1

‘Europa bat-batean’ bertsolaritza eta inprobisazioa

‘Europa bat-batean’ kantu inprobisatuen nazioarteko topaketa da, Donostia 2016k eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako proiektua. Bertan, Kurdistan, Sardinia eta Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak izango dira. Topaketa uztailaren 9tik 16ra izango da, baina bien bitartean, hainbat girotze-saio eramaten ari dira aurrera. Apirilaren 16an hasi ziren eta 23ra arte luzatuko dira.

Hauexek dira datozen girotze-saioen datak eta lekuak:

  • Apirilak 20, asteazkena, Iruñea
    19:00an Zentral aretoan
    Bertsolariak: Miren Amuriza eta Julio Soto
    Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala
    Glosadoreak, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak: Ferriol Macip eta Mireia Mena.
    Musikaria: Marcel Marimon.
  • Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots
    laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana

Apirilak 21, osteguna, Markina‐Xemein
19:00an Kontzejupean
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal eta Jon Martin
Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots
laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana
Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala

Apirilak 22, ostirala, Uztaritz
20:00an Lapurdi Gelan
Bertsolariak: Miren Artetxe eta Maddi Sarasua
Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots
laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana
Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala

Apirilak 23, larunbata, Aramaio
19:00an kultur etxean
Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Xabi Igoa
Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots
laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana
Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala

Informazio gehiago