cartel_fant22_hq

FANT Zinemaldi Fantastikoaren 22. edizioa

Maiatzaren 6tik 13ra FANT Zinemaldi Fantastikoa burutuko da Bilbon. Bilboko Udalak antolatzen du zinemaldia eta aurtengoa 22. edizioa izango da jadanik. Bertan, nazioarteko 14 film luze arituko dira lehian, eta 25 film labur. Azken hauetatik 11 euskal ekoizpenekoak izango dira:
– “De-mente” (Lorenzo Ayuso)
– “Artificial” (David Sañudo)
– “La habitación” (Diego Kataryniuk)
– “Duellum” (Tucker Davila Wood)
– “I Said I Never Talk about Politics” (Aitor Oñederra)
– “Lost Village” (George Todri)
– “False Flag” (Asier Urbieta)
– “The Devil on your Back” (Haritz Zubillaga)
– “Fishura” (Yago Mateo)
– “Naara” (Paul Urkijo)
– “Cenizo” (Jon Mikel Caballero)