34_Fotogramak_AZALA.indd

‘Fotogramak’ Goiatz Labandibarren ipuin-bilduma

Goiatz Labandibar kazetariak ipuin-bilduma kaleratu berri du. Bertan, inspirazio gisa balio izan dioten argazkiez baliatu da kontakizun berriak asmatzeko. Izan ere, argazkilariaren begirada gainditu eta bizitza berri bat eman die fotogramei, bere modura interpretatuz eta fikziozko istorioak sortuz.

Ipuin hauen irakurketa egiteko, hitza eta irudia osagarriak dira, kazetari oiartzuarra argazkien uneko lekuko izan ez bada ere, bizitza berriaren bidez argazki bakoitzak gauza ugari adierazten dituelako.

Besteak beste, testuinguru hauek islatzen dituzte argazkiek: 60ko hamarkadako AEBko hippy giroa, 50eko Hegoafrikako apartheida, Espainiako Gerra Zibileko Bartzelona edota Paris, modaren hiriburu gisa.