KATEZ2_foto610x342

Gaztearen Maketa Lehiaketak baditu finalistak

Gaztearen Maketa Lehiaketa beste fase batean sartu da. Izan ere, lehiaketak baditu finalistak! Epaimahaiak aukeratutako taldeak Aneguria, Pet Fennec eta Dekot dira.

Publikoen botoei dagokienez, Katez talde leitzarra izan da boz gehien lortu duena, guztira 2.246 izan dira. Eraul talde donostiarra ez da urrun ibili, eta bigarren geratu da 1.731 botorekin.

Horrela, maiatzaren 27an ospatuko da finala, eta aipatutako bost taldeak izango dira bertan, Bilboko Kafe Antzokian.

Informazio gehiago