tantanez

Hainbat jarduera Eibarko Euskara Elkartean

Eta kitto…! Eibarko Euskara Elkarteak hainbat jarduera prestatzen ari da datozen egunotarako.

Maiatzak 21: “Tantanez Tantan, eibartarrak euskaraz blai” jarduera izango da. Ekitaldi hau bi urtean behin ospatzen da eta jadanik 5. edizioa izango da aurtengoa. Eskuz esku gantxila urez beteta eramango dute Untzagako harmailetaraino.

Maiatzak 24: “Ortuak balkoian” hitzaldia, Illunabarrian programaren barruan. Bertan, etxean baratzea izateko gomendioak emango dituzte.

Informazio gehiago