euskararen-transmisioa

Hainbat jarduera Eibarko Euskara Elkartean

Datozen egun eta asteotarako hainbat jarduera dituzte prest Eibarko Euskara Elkartean, …eta kitto!-ren webgunean ikus daitekeen bezala.

– Apirilak 19, asteartea: “Euskera, tresna eta aukera merkataritzan” hitzaldia eskainiko du Estitxu Garai publizista eta EHUko ikerlariak, 15:00an.

– Apirilak 19, asteartea: Eibarko historian murgiltzeko hitzaldia, errepublikaren gaia ardatz izango duena, Josu Ibargutxi eta Jesus Gutierrez adituen eskutik. Hitzaldia 19:00an hasiko da.

– Apirilak 20, asteazkena: “Txikiren umorezko bakarrizketa: Mil a zien” saioa, 19:00an. Ion Martinezek bakarrizketa eta inprobisazioak eskainiko ditu bertan.

– Apirilak 22, ostirala: Gin Tonic lehiaketako finala. Herriko 20 tabernak parte hartu dute eta ostiralean finala ospatuko da.

– Apirilaren 28ra arte: Euskararen Transmisioari buruzko VI. mintegian izena emateko epea zabalik izango da.