game

Hemen da ‘Game of thrones’

‘Game of thrones’ (GOT) telesailaren jarraitzaileak pozik egon daitezke. Izan ere, mundu osoan zehar arrakasta izugarria izaten ari den telesailak 6. denboraldia estreinatu berri du. Apirilaren 24ko gauean eskaini dute lehenengo atala Amerikako Estatu Batuetan, ia-ia urtebeteko itxaronaldiaren ostean. Denboraldi honek ere 10 atal izango ditu eta ziur abenturaz beterik izango dela.

Duela hilabete batzuk jakin genuen Nafarroan grabatuko zirela denboraldiaren eszena batzuk, eta auskalo, baliteke uste baino lehenago Daenerys Targaryen Bardeetan ikustea, pantaila baten bidez bada ere. Argi dagoena da atal bakoitzeko sorpresez gozatu nahi duenak kontuz ibili beharko duela sare sozialetan spoilerrik ez irakurtzeko!

Jon Snow bizirik ote? Zer gertatuko ote zaie Arya, Tyrion, Sansa, Daenerys, Jaime eta gainontzeko pertsonaiei? Eskerrak itxarotea bukatu dela eta laster joango garen deskubritzen!