horod-tronos_0

Hodor euskalduna ote?

‘Game of thrones’ (gaztelaniaz ‘Juego de tronos’) telesailak jarraitzaile pila ditu, eta azken boladan asko hitz egin da pertsonaia batez: Hodor, Bran Stark gaztetxoaren laguntzaile fidela.

Kontuz: SPOILERrak daude eta hemendik aurrera.

6×05 ‘Hold the door’ atalean, askorentzat telesail osoko eszena tristeenetariko bat gertatzen da. Izan ere, une horretan ulertzen dugu zergatik Hodor-ek ez duen ia-ia hitz egiten. Edo hobe esanda, zergatik ez duen bere izena baino esaten.

Eta hitz joko horretan, gaztelaniazko bertsioan, arazo handia izan dute itzultzaileek. Hala, mila txio, meme eta publikazio egon dira eszena honen inguruan.

Hementxe, aurkitu dugun hoberenetariko bat, Hodor euskalduna denaren teoriari jarraitzen diona!