Julian-Iantzi

Julian Iantzik saio berri bat aurkeztuko du ETB1en

ETB1en saio berria prestatzen ari dira: ‘Hi, selfie!’, eta gure lagun Julian Iantzi izango du aurkezle. Egia da ia-ia guztiok atera dugula noizbait selfie bat, ezta? Horixe izango da ba saioaren muina; selfie bat ateratzea.

Hiru lagunez osatutako bi talde arituko dira lehian gure lurraldeetako toki ezberdinetan selfieak ateratzen, erronkaz erronka saria eskuratzeko. Horretarako, lehiakideak behar dira. Bertan parte hartzeko, selfie@eitb.eus helbidera idatzi beharra dago.

Informazio gehiago