LIBRO.Mussche2

Kirmen Uriberen ‘Mussche’, Japoniako itzulpen onena

Kirmen Uribe idazle ondarroarraren ‘Mussche’ eleberria 2015eko Japoniako itzulpen onena izendatu dute. Nami Kanekok itzuli du zuzenean euskaratik 2012an kaleratutako eleberria, Hakusui Sha-ren laguntzarekin, eta Uriberen lanaren itzulpena bost finalistaren artean aukeratu dute garaile.

Joan den urtean Japoniara bidaiatu zuen Uribek eleberria aurkezteko. Izan ere, Asian arrakasta handia izaten ari da eta bere eleberriaren hirugarren edizioa argitaratu dute jadanik.

Iturria: Berria