th_f4419ae2eaf94a06c08d32fa22d14601_musikaparkean20160416aiete

Kontzertuak Donostiako parkeetan

Udaberriarekin batera Musika Parkean ekimenaren garaia iritsi ohi da. Ekimena parkeetan kontzertuak eta piknika egitean datza. Hala, hilabetero kontzertu bat antolatzen dute, Donostiako parke ezberdin batean.

Aurtengo lehenengoa Aieteko jauregian izango da, 14:00an, eta Luke Armstrong eta Izaro arituko dira bertan jotzen. Gainera, haur eta helduei zuzendutako tailerretan parte hartu ahal izango da.

Informazio gehiago