Cartel_KalezKale_016-01

Kultura Kalez Kale

‘Kultura kalez kale’ Bilbotik arituko da maiatza eta ekainean. Horrela, kultur jarduera ugari eskainiko dira: zirku, clown eta magia emanaldiak, kaleko antzerkia eta kontzertuak, besteak beste.

Guztira, 180 ikuskizun baino gehiago antolatu dira, adin guztietako pertsonei zuzendutakoak. Bilboko auzoak kulturaz beteko dira bi hilabete hauetan!

Apuntatu agendan, ekainaren 25era arte egongo baita jarduerez gozatzeko aukera.

Informazio gehiago