Captura de pantalla 2016-04-28 a las 12.13.31

Kutxa Kultur Festibalaren kartela osatzen

Jakinarazi berri dute zein izango den aurtengo Kutxa Kultur Festibalaren kartela, Donostiako Igeldoko jolas-parkean ospatzen dena. Kartelburu gisa Bloc Party taldea izango da, eta gainera (Chk Chk Chk), Local Natives, Young Fathers, Corizonas, Neuman, Nudozurdo, L.A., Dan Wilson Band eta Nuria Graham ere arituko dira bertan.

Euskal taldeei dagokienez, Berri Txarrak eta Belako dira talde nagusiak, baina Señores, Izaro eta Rural Zombies talde edo bakarlarien musikaz ere gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

Antolatzaileek esan dutenez, oraindik sorpresak geratzen dira, kartela ez dutelako guztiz ezagutzera eman. Argi dagoena da irailaren 2 eta 3an Igeldoko parkean plan ederra egongo dela!