luis_foto610x342

Margolanak kalean

Luis Olaso artista bilbotarrak hamar urte daramatza enkarguz margolanak egiten hainbat herritan. Lehenengoa Lekeition egin zuen, emakume arrantzaleen omenez, Lekeitioko Udalak eskatuta. Geroztik, Ortuella, Berango, Getxo, Elgoibar edota Bilbon margotu izan du, besteak beste. Gainera, Madrilen ere hiritan aritu izan da lanean eta bere taldeak Frantzian, Alemanian eta Panaman izan ditu eskakizunak.

Udalerri bakoitzaren eskaera, behar, historia eta ohituretara egokitzen da Olasoren taldea, azken finean lan bakoitza berezia eta desberdina delako. Horregatik, udalerriak ondo aztertzea ezinbestekoa da.

Informazio gehiago