Eusko Label

Eusko Label

Asko estimatzen dugu bertakoa dena, hurbila zaiguna, autentiko eta bakartzat jotzen duguna. Gurea izateaz gain, gustuko dugun hori. Eta Eusko Labeldun produktuak horren adibide aparta dira!

Koloredun produktu horiek, etxekoak, gure inguruan jaio edo ekoiztutakoak: gazta, piparrak, eztia... Gozamenerako jakiak. Etxean ekoiztu eta etxean kontsumitzen ditugunak.

Webgunea bisitatu

Axi Muniain Surf Eskola

Hurbila, freskoa, umore onekoa, irekia, alaia... surfaren munduan gauza on asko transmititzen dizkigun laguna topatu dugu: Axi Muniain. Axik hasieratik egin du bidea gurekin, euskararen garrantzia bere eremuan sustatu nahian. Eta elkarrekin, gure hizkuntza hedatzen goaz.

Axi Muniain Surf Eskola, Zarautzen dagoena, freskotasun eta hurbiltasun horren adibide izugarria da, surfa eta euskara eskutik helduta joatea ahalbidetzen baitu, gaztetxo eta ez horren gaztetxoei ondo pasatzeko aukera eskainiz.

Ikusi Facebook-a
Jazzaldia

Heineken Jazzaldia

Heineken Jazzaldiak hamarkadak daramatza gure bizitzaren pauso, bide eta mugimendak lotzen, bizipenak osatzen eta oroitzapenak gordetzen laguntzen. Heineken Jazzaldiak iragana, oraina eta etorkizuna lotzen ditu, pertsona guztiei bat egiten lagunduz. Zergatik? Erraza da: denok maite dugu musika.

Webgunea bisitatu
Pagoa

Pagoa Garagardoa

Pagoa Oiartzunen dagoen garagardo-fabrika da, eta gure lurraren zapore miresgarrienak biltzen ditu bere hiru garagardo motetan: horia, gorria eta beltza. Freskotasuna, bertakotasuna eta naturaltasuna uztartzen dituzte hiru garagardoek, bakoitzak bere zapore, kolore, usain eta osagai bereizgarriekin.

Ikusi Facebook-a
Donostia Kultura

Donostia Kultura

Kultura gure eguneroko bizitzan dago, eta gure hizkuntzan bizi ahal izatea paregabea da. Donostia Kulturak eskaintza izugarri zabala du, mota guztietako emanaldiak antolatzen baititu hirian, Victoria Eugenia antzokian edo Antzoki Zaharrean besteak beste.

Dantza, musika, antzerkia, literatura, festak... euskaraz bizitzea posible da Donostia Kulturak duen dibertsitate, irekiera eta modernotasunari esker.

Webgunea bisitatu
Aviron Bayonnais

Aviron Bayonnais

Aviron Bayonnais Baionako errugbi taldea erreferente da anaitasuna, talde-lana, esfortzua eta umore ona transmititzen. Giro aparta dago taldearen partidetan eta Pottoka, urdinezkoen maskota, beti dago dantzari eta alai.

Errugbia kirola baino askoz gehiago da, bizitzeko modu bat eta balio batzuk irakastea du helburu, eta Aviron Bayonnaisek hori guztia ondo pasatzearekin eta ikuskizun izugarriarekin uztartzen du.

Webgunea bisitatu
Aviron Bayonnais

Aviron Bayonnais

Kulturaren gune nagusietako bat da Arriaga Antzokia gure lurraldean. Artista ugari pasa izan dira bertatik, eta erreferente bihurtzen joan da urteetan zehar. Dibertsitatea, ondo pasatzeko aukera eta modernotasuna uztartzen ditu.

Bilboko zein Bilbo kanpoko lagunei mota guztietako emanaldiak zuzenean bizitzeko aukera eskaintzen die, une batez errealitatea alde batera utzi eta antzeztu, dantzatu edo abestutako istorioetan murgilaraziz.

Webgunea bisitatu