564631483_201605061232022663995_16311

Museoen Nazioarteko Eguna prestatzen ari dira Bizkaian

Museoen egunari begira, Bizkaiko 35 azpiegituratan burutuko diren jarduerak aurkeztu berri dituzte. “Museoak eta paisaia kulturalak” izenak elkartuta, jarduerak maiatzaren 14tik 22ra antolatuko dira Bizkaiko 22 udalerritan.

Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an ospatuko da, eta egun horren inguruan, adin guztietako pertsonek disfrutatzeko aukera izango dute. Izan ere, besteak beste bisitaldi gidatuak, tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, zine saioak, erakusketak eta ipuin kontaketak egongo dira.

Egitarau guztia online begiratu daiteke