Artea

Museoen Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu-mailan, eta gure lurraldeetako hainbat museok jarduera bereziak prestatu dituzte.

– Guggenheim Museoa (Bilbo): sarrera doakoa izango da eta besteak beste, bisitariekdesio onak partekatzeko aukera izango dute Yoko Onoren Bilborako nahien zuhaitza lanean esku hartuz.

– Cristobal Balenciaga Museoa (Getaria): “Getariako semeen legatua: Balenciaga eta Elkano” eta “Balenciagaren harira” gymkhana jarduerak.

– Topic (Tolosa): ate zabaliko jardunaldia eta Tolosako Musika Eskolaren emanaldiak.

– Bakearen Museoa (Gernika): sarrera dohainik egun osoan zehar eta norbanakoentzat bisita gidatuak.