pintxo&pote

‘Pintxo&Pote’ saio berria ETB1en

Maiatzaren 25ean saio berria estreinatuko du ETB1ek: ‘Pintxo&Pote’. Aurkezleak Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta izango dira, eta biak gure lurraldeko herrietatik arituko dira bertako giroa eta pertsonak ezagutzeaz gain, pintxoez gozatu ahal izango dute. Hala, gastronomiari buruzko umore-saioa izango da.

Hormaza ‘Pintxo’ izango da, modernoa; Agirregomezkota, ‘Pote’ izango dugu, ganberroagoa. Ea zer nolako istorioak dituen prest bikote onek! 22:15ean, adi telebistari!