Captura de pantalla 2016-04-29 a las 14.12.26

Poetak Maiatzean 2016- Gasteizko Nazioarteko Poesia Jaialdia

Maiatzaren 2tik 28ra ospatuko da “Poetak Maiatzean”, Gasteizko Nazioarteko Poesia Jaialdia. Bertan, haur nahiz helduentzako jarduerak egongo dira, publiko orokorrari zuzendutakoak batzuk, eta besteak profesionalengan pentsatuak. Besteak beste, maiatzaren 10ean, asteartea, EHUko Letren Fakultatean “Uni-bertsoa. Unibertsitatea eta olerkia uztartuta” jarduera antolatuko dute; eta maiatzaren 13an “Misterioari Dario”, natura eta kultura abiapuntutzat hartuta poesia, musika eta pinturaren bidez bizitza eta bizitzaren misterioak aztertzen dituen emanaldia.

Informazio gehiago