Captura de pantalla 2016-04-22 a las 10.07.44

‘Sorginen kondaira’ euskarazko bideo-jokoa

‘Sorginen kondaira’ euskarazko bideo-jokoa aurkeztu berri dute Bilbon Bizkaiko Aldundiak, Binary Soulek eta Elkar argitaletxeak. Euskal mitologia ardatz duen 3D-ko euskarazko lehenengo bideo-jokoa da. Partidan aurrera egin ahala, besteak beste Sorginetxe trikuharria, Omako Basoa, Zugarramurdi eta Tartaloetxe agertuko dira, eta Mari, Basajaun eta lamiak topatuko ditu jokalariak.

Haur eta gazteei zuzendutako jokoa da, eta euskara eta euskal kultura adin-tarte horretan sustatzeko tresna ezinbestekotzat jotzen du Ana de Castro Bizkaiko Aldundiko Euskarako zuzendari nagusiak.

Ikusi trailerra: