Le_Sceptre_d_Ottokar_Les_Aventures_de_Tintin_tome_8

Tintin-en plantxa bat milioi bat euroren truke

Europar bildumagile batek milioi bat euro ordaindu ditu Tintin komikiaren plantxa batengatik. Zehazki, Hergé komikigilearen ‘Le sceptre d’Ottokar’ lanaren amaierako orrialde bikoitza izan da, 1939an argitaratutakoa.

Plantxa Renaud kantautore frantziarrarena zen, baina 4.000 ale baino gehiagok osatzen dute bere bilduma, eta behin baino gehiagotan saldu izan ditu enkantean bere piezak.

Enkante-etxean esan dutenez, ez da Tintin-en pieza bat milioi bat eurotan saltzen den lehen aldia, baina oraingoan emaitza uste baino askoz hobea izan da.