DSC_0025_1240x600

‘Uda gau bateko ametsa’ Shakespearen lana Donostian ikusgai

Donostia 2016 proiektua eta Tanttaka Teatroaren eskutik, Shakespeareren ‘Uda gau bateko ametsa’ lanak Donostia hartuko du ekainaren 21etik uztailaren 24ra (astelehenetan izan ezik). Izan ere, umorezko antzezlan hau antzerkiaren historiako lan handienen artean dago eta hilabetez Kristina Enea parkean ikusi ahal izango da.

DSS16_Sueno_Banner_1240x600

Gainera, oso ikuskizun berezia izango da ikusleak antzezlanean zehar gertatzen den ezkontzako (Hermia eta Demetrioren artekoa) gonbidatuak izango baitira. Ikuskizuna 21:00ean hasi eta dagokien aulkietan eseriko dira, baina azkar mugitu beharko dute, lana bost ekitalditan banatuta dagoelako, eta bakoitza parkeko leku ezberdin baten eramango delako aurrera.

Zuzendaritzan Fernando Bernués eta Iñaki Rikarte egongo dira eta Jon Maya koreografoaren eta iñaki Salvador musika zuzendariaren laguntza izango dute. Aktoreei dagokienez, hauexek hartuko dute parte: Isidoro Fernández, Ane Gabarain, Gorka Otxoa, Sara Cozar, Vito Rogado, Aitziber Garmendia, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea, Pimpix, Mikel Laskurain, Ramón Agirre, Naiara Arnedo,  Aitor Beltran, Amankay Gaztañaga, Itziar Urretabizkaia, Ainara Ortega, Itziar Atienza eta Joseba Apaolaza.

Ikuskizuna gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko dute, eta sarrerak salgai daude jadanik.

Informazio gehiago