kartela-2016

‘Umore Azoka’ Leioan

‘Umore Azoka’ Leioako kaleko artisten azoka da. Aurten XVII. edizioa ospatuko da, maiatzaren 19tik 22ra, eta bertan 54 ikuskizun eta 125 emanaldi eskainiko dira. Jardunaldi hauek umorea dute ardatz, eta bai haur eta baita helduei ere zuzentzen zaizkie.

Konpainien parte-hartzea urtero hazten doa eta oraingoan EAEko 18k parte hartuko dute. Gainera, ikuskizun guztietatik 21 estreinaldiak izango dira.

Interesa baduzue, azokaren webgunean aurkituko duzue informazio gehiago.