II.Kritika-Lehiaketa-Dustin-Lee

Urtebeterako kritikari bila daude Zinea.eus-en

Zinea-eus ataria urtebeterako kritikari bila dago. Izan ere, aurten ere zinema aretoetan dauden filmen kritikak egin nahi dituzte astero, eta horretarako, beste kritikari baten parte-hartzea behar dute.

Bete beharreko baldintzak hauexek dira, webgunean jaso dutenez:

  • – Euskal film bat hautatu eta haren inguruko kritika egin behar dute.
  • – Kritikak 300 eta 400 hitz bitartekoa izan behar du, eta filmaren izenburua, zuzendaria, urtea eta herrialdea aipatzea ezinbestekoa izango da.
  • – Lana info@zinea.eus atalera helarazi behar da maiatzaren 20a baino lehen (ostirala), egilearen izen-abizenak, adina, herria, maila-helbidea eta telefonoa jartzea ahaztu gabe.
  • – Deialdira aurkeztutako kritika guztiak Zinea.eus atarian argitaratuko ditugu lehenengoz eta, ondoren, Ganbara datutegian jarriko ditugu. Kritika bidaltzen duen hautagai orok bere lana argitaratzea onartzen du.
  • – Kritikaria aukeratzeko, aditu talde baten iritzia izango dugu kontuan. Horrez gain, kritikek dituzten iruzkin positiboak ere kontuan izango ditugu, kritika gustuko zergatik duten azaltzen dutenak.
  • – Pertsona bakoitzak kritika bakarra bidaltzeko aukera du.
  • – Irabazleak urtebeteko konpromisoa hartuko du Zinea.eus atariko arduradunekin, eta deialdira aurkeztutako lanaren ezaugarri antzekoak dituen kritika osatu beharko du astero, asteazkenetan.
  • – Egindako kritika bakoitzagatik ordainduko zaio, ohiko kolaborazioen prezioan.